XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Norabideak:
1.- Marren irakurketa eta idazketa:
- Lurrean dantzatuz: Liburuan dauden edo asmatzen diren marrak lurrean ipini eta marra bakoitzari dagokion mugimendua egin, aldi berean marraren izena esanez.

- Arbelean: Lurreko ariketa berbera, baina mugimendua dantzatuz egin beharrean eskuz egingo da.

Erabil daitezke elementu ezberdinak: zapia, pilota, klariona....

- Liburuan: Liburuan dauden edo asmatzen diren: marra bakoitzaren gainetik atzamarra pasa, aldi berean marraren izena ahoskatuz.

2.- Marren irakurketa:
- Lurrean, arbelean edo liburuan dauden marren izenak esan.

3.- Marren idazketa:
- Lurrean, arbelean edo liburuan dauden marrak, lurrean, arbelean edo paperean kopiatu.

- Irakasleak edo beste norbaitek diktatzen dituen marren izenak, lurrean dantzatu edota arbelean edo paperean idatzi.

Maila honetan, marren kopiaketa edo irakurketa hutsak sinpleegiak iruditzen zaizkigu; horregatik, marren irakurketak-idazketak eta batez ere marren diktaketak egitea aholkatzen dugu.

2. SAIOA
Helburua ez da letrak edo zenbakiak irakurtzea, trazoak irakurtzea baizik.

Saio honetako helmuga ez da izango L letra bere soinuarekin lotzea, letra horrek dituen trazoak irakurtzea baizik, hau da: hanka handia, bizkar.

Berdin egingo dugu dauden hitzekin ere, hau da, ez dugu irakurriko ama ala aita, letrek osatzen dituzten trazoak baizik: ura biraka, hanka, buztana gora, etab....

Horrek ez du esan nahi, aurretik letra eta zenbakiak landu badira, trazoak irakurri eta idatzi ondoren, letra, zenbakia edo hitza berak irakurri ez daitezkenik.